Skip to content

Iragarkien elementuak aztertuz

mayo 18, 2010

Ariketa hau egiteko klasean 10 spot aztertu ditugu. Haien elementu desberdinetan jarri dugu arreta: argumentu emozional eta arrazionalak, umorea, didaktikotasuna, musika, agertzen diren ospetsuak, eta over ahotsa.

Azter ditzagun ikusitakoak:

10 spotetatik 7k erabili dituzte argumentu emozionalak. Bakar bat izan da guztiz arrazionala eta bi mistoak izan dira.

Umorea gehienek erabilil dute, 10etik 6k. Alegia, 4k ez dute erabili.

Bakar bat izan da didaktikoa eta halere esan behar da ezbaian jarri dugula ezaugarri hori kasu horretan, beraz zalantzagarria izan da. 11888ko zerbitzuak nola erabili “azaldu” digu spotak.

Guztiek batek ezik erabili dute musika fondoan. Salbuespen horrek jingela erabili du.

Lauk erabili dituzte ospetsuak, baina bi kasutan ospetsuak berak ziren produktua ere. Beraz, esanen dugu bik bakarrik erabili dituztela ospetsuak. Antonio Banderas Iberostarren iragarkian eta Paco León 11888renean.

Over ahotsari dagokionez, 2 kasutan ez zen azaltzen eta bestelakoetan, gehienetan gizonezkoa zen. 6 aldiz zen gizona eta 2tan bakarrik emakumezkoa.

******

10 spoteko lagina handiegia ez dela kontuan izanda, gaur egungo iragargintzako joerak antzeman daitezke.

Geihen erabilitako argumentuak emozionalak dira. Emozioei dei egiten zaie egungo iragargintzan.

Umorea erabiltzen da, bai inplikazio handiko produktuekin (Toyota Surfer, edo Iberostar, adibidez) baita inplikazio txikikoekin ere (Mahou, 11888 zerbitzua). Eta ez da erabiltzen sentsibilizazio handiagoa eskatzen dutenekin, esaterako, haurren osasunaz aritzeko (Celta esnea) edota futbol taldearekin (F.C Barcelona, nos dejaremos la piel).

Spot didaktikorik apenas ez dago. Tendentzia musika fondoan erabiltzekoa da. Eta ospetsuak gutxitan erabiltzen dira, ez bada produktua bere direla. Ospetsuak erabiliz gero, kirolari ospetsuak eta aktoreak dira.

Over ahotsa gizonezkoa da gehienetan. Emakumezko ahotsa erabiltzen da estereotipatuki emakumeei ezarri zaizkien rol eta produktuak iragartzeko, Celta esnea kasu.

Ikusitakoa orohar iragar nezakeen, hau da, gizonaren ahotsa, musikaren erabilera, argumentu emozionalak. Baina umorea hainbestetan erabiltzerik ez nuen espero. Hautatutako laginagatik izanen da. Eta spot didaktiko gehiago espero nituen. Ez asko, baina baten bat gehiago bai. Bakarra ikusi dugu didaktikoa eta ezbaian geunden. Izan ere, zerbait azaldu nahi izatekotan, produktu batek nola funtzionatzen duen, adibidez, iragarkia hedatzeko mediorik aproposena da telebista. Bisuala izanik horretarako ezin hobea delako. Eta oraintxe etortzen zaizkit burura azalpenak erakusten dituzten iragarkiak, hala nola, “PuntoMatic, a la lavadora y punto” edota “echa el espray en la zona afectada y quedará así”. Bestalde, ospetsu gehiago ere espero nituen. Boteprontoan, burura etorri zait George Cloony. Dena-den, agian gaizki espero nuen. Ospetsuen iragarkiek spotari gogoragarritasuna handitzen diote eta horregatik izan daiteke, eta ez gehiago daudelako.

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: