Skip to content

Publizitatearen mugak

mayo 20, 2010

Los límites de la publicidad” artikulua irakurri ondorengo hausnarketa:

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Merkatuaren dinamikak eta dinamika judizialak abiadura desberdina dutelako. Kaltea salaketa bat dagoela zabaltzen denean egiten da jada. Berehala zabaltzen da iragarkiari buruzko kutsu negatiboa, oraindik justiziak erabaki ez badu ere kutsu hori egiazkoa edo justifikatua den ala ez.

Gainera, erabakia datorren denbora tarte horretan, markek ezin dute publizitate gehiagorik egin, eta horrela ezin dute bizi.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Publizitarioek diskriminazioa dagoela diote. Telebistaren edukietan sexua eta biolentzia agertzen da eta publizitateak gero eta muga handiagoak ditu horiekin. Gainera, azpimarratzen dute publizitatea egiteko ordaindu egin behar dela eta telebistako saioek dirua jasotzen dutela. Legearen kontraesanetako bat da.

Baina, egia da telebistako saioak ikusi ala ez norberak erabakitzen duela. Urrutiko mandoarekin erabakitzen dugu sexua ikusi, biolentzia ikusi, ala beste edozer ikusi. Entretenimendurako da eta guk erabakitzen dugu zerekin entretenitu. Aldiz, publizitateak saltzeko helburua dauka eta ez da ikustea erabakitzen den zerbait entretenimenduzko saio batekin egiten den modu berean.

Bestalde, aipatu beharra dago baita ere, entretenimenduzko saioek ere edukiak kontrolatu beharko lituzketela. Eta alde honetatik, legea gero eta zorrotzagoa da honekin ere. Gainera, horregatik klasifiktu behar izaten dituzte saioak: 18 urtetik gorakoentzat, 13 urtetik gorakoentzat…

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Teorian, publizitatearen aurrean egon daitezkeen sentsibilizazio guztiak errespetatzeko nahi aipatu dezaket. Izan daiteke, haur bati erretzeko ohitura ez sartzeko; orohar alkoholaren kontsumoa ez bultzatzeko; ludopatia ez zabaltzeko…Betiere hartzailearen hobebeharrez.

Baina, praktikan, hartzailearen hobebeharrez legedi hori garatzen duen erakunde berak ez ditu produktu hauek saldu bakarrik egiten, ikaragarrizko dirutza uzten du haien produkzioan gero are dirutza handiagoa bueltan izateko. Negozioa. Ekonomia. Interesak.

Burura etortzen zaizkit orain elkarte desberdinek egin dezaketen presio soziala, legedia hiritar modeloaren aldekoa izan dadin, eta baita berez zer dagoen ongi eta hori egiten ari dela erakusterena. Irudi soziala eta oniritzia.

Artikuaren idazleak aipatzen duenez, paradoxak ondorengora ere darama kontua: alkohol eta tabako markek gero eta gehiago inbertitzen dute kultura eta kirolan.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Salaketak, arrazoia izan ala ez, iragarleari kalte egiten dio jartzen den momentutik, ikusi dugun moduan. Beraz, iragarleek hori saihesteko sortu zuten Autocontrol. Hedabide, iragarle eta agentziek eratutako hiru-kideko elkartea da eta izenak dioen moduan, publizitatea erregulatzeko balio du. Hobe da norberaren burua kontrolatzea, kanpotik kontrolatu eta irudi txarra hartu baino lehen. Honela, iragarleak aurki ditzakeen oztopoei lehenago egiten die aurre.

Autocontrolen parte izateko urtero kuota bat ordaindu behar da. Horrela kode deontologikoa erabiliz, galbaea pasako du gure sorkuntzak. Elkarteak eskubideren bat urratzen duela esaten baldin badu, ezinen dugu argitara eman.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nire burua ez dut muturrean kokatzen, ez protekzionismo ertxian ezta askatasun osoan ere.

Askatasun osoa egonda, ez dira zertan eskubide eta askatasunak urratu behar. Ez du zertan. Baina, gure giza-jokabideak ezagututa, ziur urratuko liratekeela, handinahi eta gehiago-nahiak enpatia gaindituko lukeelako.

Aldiz, estatuaren eskuhartze osoa ere ez da ona, monopolio baten modura jokatuko lukeelako. Ez luke bestelako presio talderik, ezbaian jar lezakeenik, bestelako iritzirik… Eta unidirekzionaltasun hori inoiz ez da ona; ez da ona bakar bat egotea atzea berea egiten.

Izan daiteke tarteko jarrera hau nire burua ere tartean ikusten dudalako izatea. Hau da, ez publizitatearen profesional moduan, ezta lanbidearekin zerikusirik ez duen herritar baten moduan ere. Haien lekuan jarrita, pentsa liteke publizitatearen profesionalak askatasun osoz jardun nahi duela. Eta hiritarren kasuan ziur denetarik egonen dela, baina legeaz kontrolatu nahi izanen du seguraski publizitate jarduna.

Erdibide horretan egoteko horregatik ikusten ditut hain beharrezkoak elkarteak edo bestelako taldeak, Autocontrol esaterako. Beste adibide bat da gizarte-talde desberdinek egiten dituzten salaketak. Hain subjektiboa izanik norberaren sentsibilitatea, agian ez dute beti arrazoia izanen baina azken finean horrek guztiak oreka sotzen du.

Anuncios
No comments yet

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: