Skip to content

Publizitate sexistari begira

mayo 22, 2010

Ariketa honetarako, ausaz 15 iragarki hartu ditut anuncios.com helbidetik. Helburua, Emakunderen baitan dagoen Begirak aipatutako ezaugarri sexistak dituzten ala ez identifikatzea da. Hauek dira Begiraren irizpideak:

  • Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
  • Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
  • Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
  • Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
  • Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
  • Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
  • Emakumeen edertasuna aitzakiarik gabe handiesten den iragarkietan.
  • Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Azter ditzagun iragarkiak:

Ez du aurreko irizpideetatik bat bera ere urratzen.

Honek ere ez du aurreko irizpiderik urratzen, baina gerta liteke baten batek esatea agertzen diren futbolari guztiak gizonezkoak direla. Alegia, bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabili dutela iragarkian.

Emakumearen papera mugatuta dago. Etxekoandrea da, haurra zaintzen duena. Baina ez hori bakarrik. Bikotekidea haurrarekin leihan agertzean, hura ere zaintzen du nolabait. Biendako sari modukoa ere bada. Haurrak edo mutilak kontent edukiz gero muxuak ematen dituelako. Beraz, emakumearen espazioa mugatua da eta gainera haurraren zainketa bere lan esklusibotzat hartu da.

Ez du deus urratzen.

Printzipioz ez du deus urratzen. Emakumearen gorputza azaltzen da baina horretarako krema saltzen du.

Honek ere ez du urratzen.

Iragarki honi ere ez zaio emakumeari buruzko seximo kutsurik ikusten baina egia da protagonistak gizonak direla, eta emakume batzuk azaltzen diren arren, futbolari onak gizonak dira. Emakumeak betetzeko daudela ematen du.

Hemen kontua da emakumea objetu bezala agertzen dela.

Azken hiru hauetan ere ez da sexismorik ageri baina egia da, azkenekoan berriro ere futbolari adituak gizonezkoak direla.

Kasu honetan, emakumea eta Amstel botila berdintzen dira. “Los que nos gusta sois vosotras” horrek ez dakigu oso ongi bietako zeini egiten dion erreferentzia. Beno bai, biei egiten die, jokoa eginez.

*****

Ikusitakoak ikusita, ezin dugu esan publizitateak, orohar, zuzenean Emakundek aipatutako irizpideak urratzen dituenik. 15 iragarki aztertuta, behintzat, ez da tendentzia argi hori ikusten.

Baina, esan dezakegu, emakumeak sarritan hartzen duela objektuaren papera eta rol jakin batzuk estereotipatuta daudela, esaterako, futbolari profesional adituak gizonak dira beti.

Ez gara sartuko Emakundek sexismoa emakumearengan bakarrik ikusten duela esatera edota bere irizpideak xehetasunez behatzera. Baina egia da erakundeak aipatutakoak aipatu arren, oso subjektiboa dela kontua. Alegia, emakumearen espazioa mugatzeak, adibidez, esanahi desberdina edukiko du hartzaileen iritziz. Bestalde, duen iritzi horren arabera, hartzaileak beti tarteka dezake azkzio judizial bat, kolektibo baten parte baldin bada (inoiz ez indibidualki, kasu zehatzetan izan ezik). Eta Autocontrol elkarteak ere mugak jartzen dizkio publizitateari.

Badira goiko ezaugarri horiek argi eta garbi urratzen dituzten iragarkiak, nahiz eta haien bila joan garen, ez baitira ausaz azaldu.

 

 Oso ezagunak dira, bestalde, Axe markaren spotak, eta ezin ditugu aipatu gabe utzi.

Baina kasu guztiak ez dira hain argiak. Zaila da identifikatzea zerk bultzatzen duen sexismoa (edota beste edozein efektu berezi). Zaila da oso Emakundek egin duen moduan sexismoa bultzatzen duten ezaugarriak zerrendatzea, pentsa baitaiteke, zerrendan ez daudenek ez dutela efektu berezirik bultzatuko. Sexismoa ez dago ezaugarri horietan bakarrik. Saiakera ona izan arren, sexismoa egiteko bestelako modu sotilagoak ere daude. Adibidez, emakumea beti rol berdinetan jartzean.

Publizitatearen alde jarrita bestalde, egia da spotetan segundu gutxi batzuk daudela nahi dena transmititzeko. Are gehiago karteletan, zentimetro kuadro batzuk eta irudi bat besterik ez. Eta horrela, estereotipoak nahita nahiez erabili behar dira.

Publizitatea errealitateaz elikatzen da ala errealitatea publizitatea?

Kontuz ibili behar da, azken finean alde bietarako norantzan doalako.

Anuncios

Los comentarios están cerrados.

A %d blogueros les gusta esto: