Saltar al contenido

Sare sozialen eraginkortasuna

marzo 4, 2010

Bigarren ariketa:

1.- GOGOETA:

Sare sozialen erabiltzaile bezala, marketing ekintza baten parte sentitu naiz.

Myspacen erabiltzaile nintzenean, musika taldeek euren «laguna» egiteko eskaerak bidaltzen zizkidaten, euren musika entzun eta haien orrialdean taldearen jarraipena egiteko. Eskaera horiei «ezetz» esatea aski zen. Egia da baina, noiz edo noiz linka segitu dudala, ze musika klase zen ikusteko, baina inoiz ez dut talderik profilera gehitu. Halere, inguruan ikusi dut jendeak bai egin izan duela; talde bat deskubritu eta gehitu du. Bestalde, webgunean bertan festibalen publizitatea ere azaltzen zen. Ikusitako azkena, esaterako, Heineken musika festibala izan da.

Facebook erabiltzen nuenean, zerbaiten «fan» edota jarraitzailea egiteko eskaerak jasotzen nituen. Sarritan, jarraitzeko aukera zenuen horiek publizitatea ziren, esaterako, marka jakin bateko arropa. Jarraitzaile eginez gero, zure «muro» edota mezuak uzteko orman argitaratzen zituen enpresak berari buruzko azken berriak. Eta bai, muzin egin nion honi: Lost telebista serieko «fan»-a bihurtu nintzen eta horregatik, aldiro-aldiro jasotzen nuen saioari buruzko informazioa. Edo, korrika egitea gustokoa dutenekin biltzeagatik, korrikalarien aldizkari baten artikuluak bidaltzen zizkidaten. Eta, bestetik, gerta zitekeen baita ere, iruzurrarena. Alegia, uste izatea talde jakin baten jarraitzaile egiten duzula zeure burua eta denbora bat igarota, taldeak beste izen bat hartzea, sortzaileak aldatu diolako. Esaterako, «berandu arte lo egitea gustatzen zait» taldeko kide bihurtu nintzen, eta denbora bat eta gero deskubritu nuen talde horrek izena aldatu zuela eta egia esan, ez dut gogoratzen zeri buruzko informazioa bidaltzen zidaten.

Bi sare-sozial  horiek alde batera utzi nituen, eta orain Tuentiren erabiltzailea naiz, eta honek beste teknika bat erakutsi berri dit. Sare-sozial honek aukera ematen dio erabiltzaileari gustatzen zaizkion bideoak partekatzeko modu zuzenagoan. Lista batean baditu zenbait bideo, eta horietatik arreta erakarri diguna, ala besterik gabe, «lagun» batek bidali diguna, lagunartean hedatu daiteke. Honela, bideo erakargarri bat hedatu genuen «lagunartean»:

Bitxia da eta horrenbestez, erabiltzailea berarengana joatera bultzatzen du. (Pull estrategia deritzo honi publizitate arloan.) Erakargarria izanagatik hedatu genuen. Ongi. Behin hedatuta, hilabete pare bat igaro eta gero, telebistan bota zuten bideoa, baina marka bati lotuta. Eta dagoeneko ezaguna zen eta buruan genuen bideoari erraz-erraz atxiki genion marka:

Internet medio egokiena dela ematen du hartzailearengana zuzenago iristeko. Eta argi dago honelako tekniken hazkundea ematen ari dela. Kontua da, oraindik internet berria dela eta ez dut uste publizitateak lekua egin duenik, alegia, ez da egonkortu. Eta hartzailearengana eraginkor iristeko saiakera horretan gabiltza.

Horretan, argi eduki behar dugu medio tradizionaletako moduak ez direla egokiak, hartzailea nazkatzen dutelako, besteak beste, eta horregatik, sare-sozialek hori saihesten laguntzen dute, hartzaileak berak erabakitzen duelako erakargarri duen zerbait jarraitzea, edota zabaltzea. Hori da abantailarik handiena. Gainera, honi gaineratu behar zaio, hartzailea askoz gehiago ezagutu daitekeela, hots, hari buruzko datu gehiago eskura ditugu, eta beraz, zehatzago emanen dugu gure targetarekin; era zuzenagoan aurki dezakegu. Baina alde honetatik, desabantaila ere agerian du. Bilatu nahi dugun targeta agian ez da interneten erabiltzailea izanen eta hortaz, nekez topatuko dugu sarean. Demagun adinduendako produktu bat ezagutarazi nahi dugula. Seguraski, internet ez da eraginkorrena izanen, ez baitugu gure xede-taldea bertan aurkituko. Gauza bera gertatuko da behe mailako bizimodua duen jendearekin, esaterako.

 2.- ESPERIMENTUA

Sare-sozialen indarraz aritu gara, baina orain frogatu eginen dugu.

Facebooken perfil faltsua sortu dut: Raquel García

Begira zein maja naizen.

Orain, lagun eskaerak egiten hasiko naiz. 100 egiten ahaleginduko naiz. Esanen dizuet zer gertatzen den.

No comments yet

Deja un comentario