Saltar al contenido

ROI-Ideiak salduz

abril 25, 2010

Demagun Gobernuz Kanpoko Erakunde batendako kanpaina egiten ari garela. Notorietatea handitu nahi du. EAEn ezagutu dezaten nahi du, bazkideak lortu eta bere lanarekin jarraitzeko. Horretarako 70 mila euro ditugu.

Itzulera horrek bi itxura gorpuztu ditzake (efektu bereziak alde batera utziz). Komunikazioari lotutako itzulera izanen dugu alde batetik. Alegia, demagun, kanpaina eta gero lagina prestatu, galdeketa egin eta 100 lagunetik 50ek gure GKEa ezagutzen dutela.

Baina nola neurtzen da diru itzulia? GKEaren filosofia paternalista baldin bada, donazioekin egin liteke. Edo kontzertuen bidez lortutako diruarekin. Edo ekitaldiekin lortutakoarekin. Baina gure iragarlearen filosofia ez paternalista baldin bada? Ez badu donaziorik nahi? Kontzertu benefikorik gabe? Ekitaldi benefikorik gabe? Dirua jartzen duten bazkiderik gabe? Nondik lortzen du dirua? Biziraun dezake? Nola neurtu itzulera hori? Ez baitago… Jartzen dituen 70 mila euroak joanen zaizkio…Itzulera komunikatiboarekin bakarrik konformatuko da, ala itxuraz bakarrik esaten du hori?

(Azken asteetan Alboanen kanpainarako sortu zaizkigun hausnarketak dira Espero dugu datozen egunetan argitzen joatea.)

No comments yet

Deja un comentario